Astelehenean hasiko dute 'Strobo' auziko epaiketa
Strobo auzian akusatutakoen kontrako epaiketa astelehenean hasiko da. Bilbon epaituko dituzte, eta ahozko saioak barikura bitartean izango direla aurreikusi dute, goizez zein arratsaldez.2010ean arraunlarien errendimendua hobetzeko helburuagaz, Urdaiba...
2010ean arraunlarien errendimendua hobetzeko helburuagaz, Urdaibai taldean «dopin sare bat» antolatzea leporatzen diete auzipetuei. Hain zuzen ere, garai hartako presidente Josu Zabalondo, Jose Manuel Francisco entrenatzailea, Borja Garay medikua eta Arantza Ormaza erizaina epaituko dituzte, beste sei pertsonagaz batera.
Horientzat guztientzat Fiskaltzak bi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatu du. Osasun publikoaren kontrako «etengabeko delituagatik» zigor hori merezi dutela uste du Fiskaltzak. Gainera, orduko medikuarentzat urtebete gehiagoko zigorra eskatu du, dokumentuak «faltsutzeagatik».
Inabilitazioa
Bestalde, auzi honen barruan dauden bi mediku eta bi erizainentzat inabilitazio eskaera egingo dio Ministerio Publikoak epaileari, «debekaturiko substantziak kirolariei emateagatik».