11 zaldi neurtuko dira Etxebarriko probetan azaroaren 6tik 9ra
Zaldi probak lehiatuko dira Etxebarrian azaroaren 6tik 9ra. 11 zaldi aterako dira zein baino zein gehiago Etxebarriko probalekura, euretako sei kinttopekoak.Ordutegi ezberdinetan burutuko dira probak. Azaroaren 6an eta 7an, bariku eta zapatuan, 22:00et...
Ordutegi ezberdinetan burutuko dira probak. Azaroaren 6an eta 7an, bariku eta zapatuan, 22:00etan; azaroaren 8an, domeka, 18:00etan eta azaroaren 9an, astelehena 21:30ean. Lehen egunean ezik, beste hiruretan hiruna zaldiren indarrak neurtuko dituzte.
Parte hartzaileen artean Aulestiko, Nabarnizko, Busturiako, Markina-Xemeingo, Hernaniko, Mungiako, Guriezoko eta laudioko animaliak egongo dira.
Etxebarriko 800 kiloko harria eraman beharko dute animaliek gehi 50 kiloko txapa. Saio bakoitzaren denbora 30 minutukoa izango da.