2015 Kirol Sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago
Ondarroako Udalak antolatzen duen Kirol Sarien izendapen prozesua abantean dago. Hartara, edozein herritarrek bere hautagaitza aurkezteko aukera izango du, abenduaren 10a aurretik.Ohi modura, lau esparrutan egin ahal izango dira izendapenak; urteko kir...
Ohi modura, lau esparrutan egin ahal izango dira izendapenak; urteko kirolaria (emakumea eta gizonezkoa), urteko kirol taldea eta aipamen berezia. Talde edo norbanako bakoitzak nahi beste hautagitza aurkezteko eskubidea izango du. Baldintza bakarra bete beharko da: hautagaitza bakoitzeko inprimaki bana aurkeztu ahal izango da.
Inprimakiari dagokionez, bertan saria zein esparrutan eta berau zeini eman nahi diren markatu beharko dira. Horrez gainera, proposatzaileak bere telefono zenbakia eta hautagaitzaren zergatia ere idatzi beharko ditu.
Inprimakiak zuzenean udaletxeko Kirol Sailean aurkez daitezke, edo bestelakoan, jrosa@ondarroakoudala.net posta eletronikora bidali.