
Edukiontzi marroia Foruan
Bosgarren edukiontzia edota edukiontzi marroia eta auzokonposta herrian ezartzeko abiarazitako
Aurrera Organikoarekin! kanpainak izan duen erantzunarekin pozik agertu da Foruko Udala. Izan ere, 64 familiak eman dute izena materia organikoa biltzeko sistema berrian.
Herritarren erantzunagaz «pozik» daudela dio Foruko alkate Janire Urkietak: «Foruko herria arduratsua da ingurumenagaz eta zerbitzu berri honegaz, inguruan ditugun gune naturalak errespetatzeko aukera gehiago ditugu. Birziklapenaren aldeko apustua ezinbestekoa da herria jansangarri modura hazteko».
Herriko lau puntutan aurkitu ahalko dituzte herritarrek edukiontzi marroiak: Udaletxeko aparkalekuan, Kantaleko aparkalekuan, Ibarrako auzoan eta Busterriko etxeetan. Astero egiten da bilketa; eguenetan, hain zuzen ere.
Autokonpost sistema erabiltzen ari diren familiak, bestalde, sistema berrira azkar egokitu direla esan du alkateak, «eta euren ortu eta lorategietarako konposta lortzen ari dira».
Martxoan abiarazi zuen Foruko Udalak bosgarren edukiontziaren sistema bultzatu eta herriko familiak sentsibilizatzeko kanpaina. Informazio material ezberdina banatu zuten, eta zalantzak argitzeko eta sisteman parte hartzeko beharrezkoa den materiala banatzeko informazio saio ezberdinak ere egin dituzte. Gainera, autokonposta zelan egin behar den erakusteko tailer praktikoak ere eskaini dituzte, bai eta jarraipen pertsonala egin ere.
Orain, amaitutzat eman dute aipatu kanpaina, hala ere, jakinarazi dutenez, parte hartu gura duten guztiek izena emateko aukera edukiko dute; 94-625 51 80 telefono zenbakira deitu edota
organikoaforua@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko dute.