Gazta saltzaileen 61 postu daude aurten Gernikan
313 salmenta postu ipini ditutze aurten Gernika-Lumoko kaleetan, Urriko Azken Asteleheneko azokan. Gehienak gaztagileenak izan dira, baina barazkiak, ogia, patea, pastela, txakolina, frutak eta abar saldu dituztenak ere izan dira. 09:00etan zabaldu dute azoka, eta 15:00etan itxi. Salmentekin pozik agertu dira baserritarrak aurten; azaldu dutenez, aurreko urteetan beste saldu dute gaur. Euskal pastelaren 2015eko irabazleak, esaterako, ekarritako pastel guztiak saltzea espero zuen goiz erdian.
Gaztaren enkanteak, baina, ez du espero beste arrakasta izan. Bigarren saria hartu du Mutrikuko Goienetxek, eta, enkantean apusturik egitea kosta arren, Xaiborrek erosi du, 300 euroan. Elgoibarko Mausitxarena izan da aurten Gernikako Urriko Azken Astelehenean saldu den gaztarik onena. Enkantean Bilboko Mendata Berria jatetxeak erosi du, aurten berriro. Hala ere, merkeago eskuratu du aurten
Gernikako urrea: 3.700 euroan. 7.500 euro ordaindu zituen iaz gazta irabazlearen erdiagatik.
Argazki Galeria: