Bidartekoak Hormaetxea bermeotarra izango du bikote asteleheneko partidan, eta Beaskoetxea eta Lekerika gernikarrak izango ditu aurrez aurre .18:00etan hasiko da pilotaren festa
Beaskoetxea
Ipar Euskal Herrian pilotaren izarra denak emango dio amaiera udako zesta punta denboraldiari. Astelehenean jokatuko da Urriko Azken Jai Alai, eta Eric Irastorzak aurten lehenengoz zapalduko du Hego Euskal Herriko frontoi bat. Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan izango da, eta Bidarteko atzelariak Alex Hormaetxea izango du bikote. Aurrez aurre, Besakoetxea eta lekerika izango dituzte.
18:00etan hasiko da pilotaren festa Urriko Azken Astelehenean. Partida handiaren aurretik, baina, gaztetxoek kinielak jokatuko dituzte.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, eta 10 euro balio dituzte, eta, horrekin, kontsumizio baterako aukera izango da.
Frontoia beterik
Miami Jai Alaiko jokalariak Ipar Euskal Herrian egin du udako denboraldi osoa. Astelehenean jokatuko du lehen eta urteko partidu bakarra Hegoaldean. Iaz, Juan Kaltzadaren aldeko zesta punta jaialdian parte hartu zuen Lapurdikoak, eta sarrera guztiak agortu egin ziren.
Irastorzak berak esan legez, «Gernikako frontoia beterik ikustea gauza handia da guretzat», eta astelehenean ere harmailak bete-bete egotea espero du.
Lekerikabeaskoa
Hormaetxea
Oraingoan, Floridan baina Dania Jai Alai pilotalekuan jokatzen duen Alex Hormaetxea bermeotarra izango du lagun Gernikako kantxan. AEBetako pilotariak dira biak, eta joko ederra erakutsi dezakete etzi jokatuko duten norgehiagokan.
Daniako frontoian jokatzen du, baita, Diego Beaskoetxeak. Gernikakoak Hormaetxearen jokoari eutsi beharko dio aurrean, eta profesionaletara heldu berri den Unai Lekerikabeaskoa Lekerika izango du atzelari. Gernikakoak lapurtarrarekin neurtuko du atzean, eta ikusi beharko da gaztearen indarra Miamiko erregearen besoari aurre egiteko beste den.
Kirola etra musika
Azken urteetan atzelari onenaren fama irabazi du Ipar Euskal Herriko izarrak, eta Gernikara bueltan espektakulua eta joko bikaina eskaini gura du. «Euskal Herrian jokatzea eta irabaztea ohorea da niretzat», esan du Irastorzak.
Partidu handia amaituta, jai Alai & Music saioa izango da frontoian, Dj Txaparronen eskutik.