'Itsasoko ura osasun iturri' jardunaldiak egingo dituzte
Itsasoko ura osoasungarria ere badela azaltzeko jardunaldiak antolatu ditu Lurgozok. Itsasoko ura, osasun iturri izenburupean, zapatuan egingo dituzte jarunaldi horiek, Gernika-Lumoko Astran.Itsasoko ura aintzinatik erabili ohi izan da osasun kontuetar...
Itsasoko ura aintzinatik erabili ohi izan da osasun kontuetarako; hala ere, azken urteetan horren erabilerak garrantzia hartu duela dio Lurgozok. 11:30ean hasiko dira jardunaldiak, aurkezpenarekin. Zapatuko ekimenean Aquamaris Fundazioak parte hartuko du. Hitzaldia emango du goizean. Erakunde horren helburuak dira itsasoko uraren ezaugarri nutritiboak eta terapeutikoak ikertzea eta zabaltzea. Era berean, itsasoko uraren erabilerak arlo kosmetikoan, nekazaritzan zein sukaldaritzan izan ditzakeen onurak aztertu gura ditu.
Bestalde, itsasoko ura baliabide ezaguna eta erabilgarria den heinean, denen eskura egon dadin zaintzen du erakunde horrek.
Itsasoko ura edateko
Beraz, Aquamaris Fundazioaren lana itsasoko urari buruzko ezagutza eskaera horrekin lotzea dela azaldu du Lurgozok, eta, ahal duen neurrian, eskaera hori asetzea ere.
Aquamarisekin batera, Rioka.Agua del Mar Cantabico ere zapatuko jardunaldietanizango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Gernika-Lumon du bere egoitza Riokak, eta bere produktuak ezagutzera emango ditu zapatuko jardunaldietan.
Kantauri itsasoko kostaldetik ura erauzten du, eta bere instalazioetan tratatu ostean, arazi eta ontziratu egiten dute, kontsumitzeko prest. Ostalaritzan ez ezik, edari isotoniko legez ere kontsumitzen da Riokaren ura.
Otordu berezia
Bazkaldu ere elkarrekin egingo dute jardunaldietan parte hartzen dutenek. Astran bertan egingo dute eguerdiko otordua, eta, jakitera eman dutenez, Ortutik Ahora elkartea arduratuko da jatekoa prestatzearekin. Irabazi asmorik gabeko elkarte horrek elikadura agroekologikoan oinarritzen du bere lana.
Hala, zapatuko menua ere produktu ekologikoekin prestatutko dutela jakinarazi du Lurgozok. Gainera, aipatu dutenez, itsasoko urak presentzia nabaria izango du zapatuko menuan.
Alabaina, Astran bazkaldu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dutela ohartarazi dute jardunaldien antolatzaileek. Horretarako, Lurgozoren horniketa gunera joan daitekeela azaldu dute. bestalde, internet bidez ere eman daiteke izena, lurgozo@hotmail.com helbide elektronikora mezua bidalita. Menuaren xehetasunak ortutikahora.wordpress.com webgunean daude.