Arrakasta handiz ospatu da Aulestiko X. Ermitarik Ermita Mendi Martxa
Ekitaldiaren balorazio ona egin dute antolatzaileek bai eta parte hartzaileek ere. Ibilbidea garbi eta ondo markatuta egotea eskertu dute. 793 ume, gazte eta nagusik egin dute martxaParte hartze handia eta ekitaldian egon zen giro aparta nabarmendu dit...
Ekitaldiaren balorazio ona egin dute antolatzaileek bai eta parte hartzaileek ere. Ibilbidea garbi eta ondo markatuta egotea eskertu dute. 793 ume, gazte eta nagusik egin dute martxa
Parte hartze handia eta ekitaldian egon zen giro aparta nabarmendu dituzte X. Ermitarik Ermita Mendi Martxako antolatzaileek. «Kontutan hartuta herrian 665 bizilagun inguru garela, parte hartzaileen zenbakia oso handia da guretzat», esan dute. Izan ere, 793 ume, gazte eta nagusik egin dute aurten, Aulestiko 11 ermitetatik igarotzen denzeharkaldia.Balorazio ona egin dute bai antolatzaileek zein parte hartzaileek ere. Ibilbidea ondo markatuta eta garbi aurkitu zutela adierazi zuten martxaren amaieran ibiltariek, eta antolatzaileek egindako lana eskertu zuten.
25 kilometroko ibilaldi luzea eta 10 kilometroko ibilaldi laburra amaituta, kopaua hartzeko aukera izan zuten plazan parte hartzaile guztiek, giro politean, eta eguna goizaldera arte luzatu zuenik ere egon zen.