
Manifestazioa egin zuten zapatu eguerdian
Hainbat herritarrek egin dute bat asteburuan Arrano defendatzeko egin duten deialdiarekin. Erantzuna ona izan dela azaldu dute, eta antolatutako ekitaldietan jendeak parte hartu duela. Zapatu eguerdiko manifestazioa zen 24 ordu horietako deialdirik garrantzitsuena, eta aldarrikapen horretara ere jendetza batu izana positibotsat jo dute. Batukadaren eta elektrotxarangaren laguntzarekin, Gernika-Lumoko kaleak zeharkatu zituzten.
Egunerokotasunean Arrano defendatzeko deia egin dute. Asteburuko eredua hartuz, lehen 24 ordu horiei jarraipena eman behar diete herritarrek. Nork bere esparruan egin dezakeen gutxia ere asko izan daitekeelako. “Ekintzza txikiekin, bakoitzak apur bat emanda lortuko dugu Arrano defendatzea”, azaldu dute.