'Beldur Barik' sariketagaz bat egin du Gernikako Udalak, aurten, berriro
12 eta 26 urte bitarteko gazteek azaroaren 11 arteko epea izango dute beraien lanak aurkezteko. Ikus-entzunezko lanak herri zein erkidego mailako lehiaketara aurkez ditzaketeAurten ere Beldur Barik sariketagaz bat egin du Gernika-Lumoko Berdintasunerak...
12 eta 26 urte bitarteko gazteek azaroaren 11 arteko epea izango dute beraien lanak aurkezteko. Ikus-entzunezko lanak herri zein erkidego mailako lehiaketara aurkez ditzakete
Aurten ere Beldur Barik sariketagaz bat egin du Gernika-Lumoko Berdintasunerako Udal Zerbitzuak. Emakundek, Eusko Jaurlaritzak, hori foru aldundiek EUDELek elkarlanean antolatzen duten lehiaketa horretan, laugarren urtez emango ditu Gernika-Lumok sari lokalak.12 eta 26 urte bitarteko gazteek parte har dezakete. Taldeka, bakarka zein ikasgela edo ikastetxe baten izenean aurkeztu ditzakete lanak. Emakumeenganako indarkeriaren kontrako lanak sortu behar dituzte, eta horiek ikus-entzunezkoak izan beharko dutela zehaztu dute antolatzaileek. Euskarri desberdinak erabili ditzakete lehiaketako lanak egiteko (bideoak, argazkiak, musika..), eta edozein arte diziplina islatu dezakete parte hartzaileek: dantza, performancea, antzerkia…
Horiek aurkezteko azken eguna azaroaren 11 izango da.
Bi lehiaketa
Gernika-Lumoko gazteek erkidego mailako lehiaketara zein Gernika-Lumoko sariketara aurkez ditzakete beraien lanak. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa mailako lehiaketarako, lanak jarrera@beldurbarik.org helbidera bidali beharko dira.
Bestalde, Gernika-Lumoko lehiaketan parte hartzko, lanak honako helbide honetara bidali beharko dituzte gazteek: berdintasuna@gernika-lumo.net.
Kategoriak eta sariak
Lehiaketa bietan bi kategoriatan saituko dituzte lanak. 12 eta 17 urte bitarteko gazteek sortutako lanek osotuko dute kategoria bat, eta 18tik 26ra artekoek egindako lanak beste kategoria batean bilduko dituzte. Sariak ere kategoria bakoitzeko erabakiko dituzte. Hala, kategoria bakoitzean Araba, Bizkaia eta gipuzkoako lanik onenak 1.000 euroko saria haartuko dute. Herri mailako lan irabazleek, aldiz, 250 euroko diru saria izango dute.
Bestalde, publikoaren saria ere emango dute. Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak www.beldurbarik.org webgunean ipiniko dituzte ikusgai, eta bozketa publikoan erbakiko du publikoak denen artean zein duen gustukoen.