Arratzuko nagusiek etxerainoko taxi zerbitzua izango dute
Taxia etxera zerbitzua emango du Arratzuko Udalak. Adinekoei zuzendutako zerbitzua izango da; hartara, astelehen eta barikuetan etxetik Gernika-Lumora joateko aukera izango dute. Mugikortasunerako erraztasunak eman gura ditu udalak, eta herriko nagusiek zerbitzu “pertsonalizatua” izango dutela jakinarazi du, Gernika-Lumora bajatzeko eta etxera bueltatzeko.
Udalaren taxi zerbitzua 09:30ean aterakoda Gernika-Lumorantza, eta 13:30ean bueltatuko da Arratzura. Zerbitzu hori erabili gura duenak aldez aurretik eskatu beharko duela jakinarazi du udalak, telefonoz deituta. Astelehenetarako erreserba egiteko domekan deitu beharko dute herritarrek, eta barikuetan erabili gura izanez gero, eguenetan. Erreserba egiteko, 605 738 013 zenbakira deitu beharkod a. Taxi zerbitzua erabiltzeagatik herritarrek 2 uero ordainduko dituzte.
Zerbitzu hau proba pilotua dela jakinarazi dute udal arduradunek, eta aurrerantzean beharrizanetara egokituko dela.