37. Ibilaldi neurtua egingo du domekan Goi-Zale Mendi Taldeak
Gernika-Lumoko Goi-Zale Mendi Taldeak 37. Ibilaldi neurtua egingo du domekan, eta bihar dute parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera.
22 kilometroko ibilbidea izango dute egiteke mendizaleek. Gernika-Lumon hasiko dute bidea, eta leku berean bukatuko dute; bitartean, Olesko-Burgogana-Loiola-Eldegorri-Kastrobekoa-Gaztanatxugane-Arrola-Bistalegre-Zabortegi-Lugarri-San Lorentzo ermita-Elorriaga ibilbidea eginez.
Egun horretan, 09:00etan jarri dute ordua Goi-Zale Mendi Taldearen lokalean.
Izena ematea
Parte hartu nahi dutenek, baina, izena eman beharko dute taldearen lokalean bertan. Bihar 20:00etatik 21:30era eman ahalko da izena, baina domekan bertan ere apuntatu ahalko da 08:30etik 09:00etara. Telefonoz (639 646 723/94-625 84 78) zein goizale@goizale.com helbidera mezua bidalita ere eman ahalko da izena.