
Asteburuan informazio-puntuak egongo dira Eako herrigunean eta Bedarona eta Natxitua auzoetan.
Zapatuan, Eako frontoi atzean egongo dira informazioa ematen. Interesa duten herritarrak 11:30-14:30 bitartean hurbildu ahalko dute bertara. Halaber, biharamunean, 11:00etatik 12:30etara Natxituko plazan ariko dira informazioa ematen. Ondoren, 13:00etan hasita eta 14:30ak bitartean Bedaronako frontoian izango dira.
Gainera, interesa duten herritarrek honako telefono zenbakian dute apuntatzeko aukera: 946 275 227. Era berean, helbide honetara ere idatzi dezakete:
organikoaean@gmail.com.
Auzo-batzarrak
Udalerrian hondakin organikoei buruzko hiru auzo-batzar egin dituzte dagoeneko. Hain zuzen ere, urriaren 3an Eako Eskolondon egin zuten lehenengoa, eta biharamunean, Bedaronako eskolan eta Natxituako Bolatokian elkartu ziren auzo horietako bizilagunekin.