
Gernika Bizkaiak zapatuan denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen Lleidan (Herrialde Katalanak). Hain zuzen ere, etxetik kanpo lortzen duen lehen garaipena da.
Galtzen hasi zen Gernika-Lumoko taldea, eta etxekoak defentsan presioa eginez eta Abalde jokalariarentzat erasorako jokaldiak topatuz zebiltzan. 6-0 zihoatzen partida hasi eta bi minutura, eta 10-2-koa Rossen eskutik heldu zen. Mario Lopezek argi zeukan defentsan aldaketa behar zela, katalanei erasoko jokaldiak eragozteko.
Lehen laurden 18-10 amaitu zuten. Tarte horretan Abalde etxeko jokalaria nagusitasun osoz aritu zen; trebetasunez nahierara jokatuz.
Hala, bigarren laurdenean gernikarrak suspertu ziren; kontraerasoan behin eta berriro ahaleginduz. Esaterako, Pop eta Lazarok saskiratzeak lortu zituzten eta 4-12-ko aldeko partziala egitea ere lortu zuten. Eta atsedenaldira heldu aurretik aldea estutzea lortu zuten. 25-26 heldu ziren atsedenaldira.
Partida polita agian ez, baina, intentsitate handikoa izan zen. Edwars eta Ross puntuak pilatzen hasi ziren, eta 30-36 aurretik jarri ziren. Talde moduan jokatzen zebiltzan orduan, eta partida amaitzeko hamabi minuturen faltan, hamar puntuko aldeagaz aurretik ziren Gernika Bizkaiako jokalariak: 35-45.
Garaipen garrantzisu horri esker, Gernika Bizkaia sailkapeneko hirugarrena da, zazpi puntugaz. Spar Citylift Girona da liderra, eta Perfumerias Avenida bigarrena; Star Center-Uni Ferrol da laugarrena. Lehenengo lau talde horiek zazpina puntu dituzte.
Kadeteak Bizkaiko selekzioagaz

Bizkaiko selekzioagaz jokatu duten Gernika KESB-eko kadeteak.
Bestalde, Gernika KESB taldeko zenbait kadetek, Bizkaia eta Asturiasko selekzioen lagunarteko partidua jokatu zuten asteburuan.
Norgehiagoka oso lehiakorra eta berdindua izan zen, eta azkenean, bizkaitarrek irabazi zuten 65-61ko markagailuagaz. Hain zuzen ere, 55-55-ko berdinketagaz amaitu zituzten 40 minutuak, eta ondorioz, bost minutuko luzapena jokatu behar izan zuten.
Bizkaiko selekzioaren hamalau jokalarietatik, zazpi Gernika KESB taldeko jokalariak dira, Euskal ligan kadete mailan lehiatzen direnak. Hain zuzen ere, honako jokalariak dira Bizkaiko selekzioagaz jokatu dutenak: Aitana Bergara, Nahia Anitua, Begoña Fernández, Nerea Zenigaonaindia, Marta Alberdi, Amaia Iruskieta eta Paula Llano.
Bi selekzioen arteko neurketa Euskadiko Txapelketarako prestakuntza moduan hartu dute. Bertara hamabi jokalari joango dira, eta Gernika-Lumoko taldekoek aukera asko dituzte bertan jokatzeko.