
Txikienak goizean, eta gazteak eta nagusiak arratsaldean eta gauean. Adin guztietako skaterrak batu ziren zapatuan Skate Or Due jaialdian. Skateruek kirol taldeak Bermeoko Udalaren laguntzagaz antolatutako jaialdia izan zen zapatukoa, antzinako Jose Done ikastetxeko skate pistaren 10 urteurrena ospatzeko. Herriko zein inguruko herrietako skaterren elkartze gunea izan zen Jose Done ikastetxeko skate pista. Skater ugari bai, baina, skatean ez eta horiek egiten zituztenak ikustera hurbildu zirenak ere asko izan ziren. Goizean zein arratsaldean skate pistako harmaila gainezka egon zen. Jaialdia goizaldera arte luzatu zuten, hainbat musika talderen kontzertuekin.