Zumba ikastaroan apuntatzeko epea zabalik dago
Mendexako udalak Zumba ikastaroa antolatu du, eta dagoeneko izena emateko epea zabaldu dute. Ikastaroan apuntatzeko interesa duten herritarrek hilabete honetan apuntatu behar dute.Horretarako udalerriko kiroldegian eman behar da izena. Bertatik pasatu ...
Horretarako udalerriko kiroldegian eman behar da izena. Bertatik pasatu ezin direnek telefono zenbaki honetara deitu lezakete: 670 273 557.
Azaroan hasiko dira Zumba ikastaroarekin eta Unai Centenok izango du ikastaroa emateko ardura.
Astearteetan eta ostegunetan bilduko dira Zumba dantzatzeko. Saio bat 15:00etatik 16:00etara egingo dute, eta bestea 16:15etatik 17:15etara izango da.