Umeak eskupilota ikastaroan, Busturian
Doako ikastaroak antolatu ditu Arratzuko Udalak, euskal kultura sustazteko asmoz. Ume zein nagusientzat, bertsolaritza, eskupilota eta gitarra ikastaroaak emango dituzte udazkenean. Martitzenetan izango dira bertsolaritza klaseak, 18:00etatik 19:00etara umeentzako eta 19:00etatik 20:00etara nagusientzako.
Gitarra ikastaroak eguaztenetan emango dituzte. 17:30etik 20:30era, ordubeteko hiru saio izango dira. Eskupilota ikastaroak, berriz, barikuetan izango dira, 18:30etik 20:00etara.