Ibiltzearen onuraz ariko dira Busturiko kultur etxean, barikuan
Adineko pertsonen nazioarteko eguna ospatzen da bihar. Horren harira, Busturiko Udalak hitzaldi bat antolatu du barikurako. Horretan, ibiltzearen onuraz ariko da Bizkaiko Foru Aldundiko kirol mediku Kepa Lizarraga. 18:30etan jarri dute hitzordua Altami...
Bestalde, domekan, 65 urte baino gehiago duten busturiarrentzako senidetasun bazkaria antolatu dute. Tenis jatetxean batuko dira 14:30etan. Jakinarazi dutenez, udalak ordainduko du bazkariaren prezio erdia.
Hala ere, domekako bazkarira joan gura dutenek derrigorrezkoa dute aurretiaz izena ematea, eta bihar arte dute horretarako aukera. Udaletxean edo liburutegian eman ahalko dute izena.