Eskoletako euskara planak diruz lagunduko ditu udalak, aurten ere
Ikasturte hasi berrian 20.000 euro bideratuko ditu Euskara zerbitzuak. 2014-2015 ikasturtean 75 egitasmo burutu zituzten hezkuntza zentroekGernika-Lumoko Udalak irakaskuntza zentroetako normalkuntza planak dituz lagunduko ditu 2015-2016 ikasturtean ere...
Ikasturte hasi berrian 20.000 euro bideratuko ditu Euskara zerbitzuak. 2014-2015 ikasturtean 75 egitasmo burutu zituzten hezkuntza zentroek
Gernika-Lumoko Udalak irakaskuntza zentroetako normalkuntza planak dituz lagunduko ditu 2015-2016 ikasturtean ere. Hala, 2004an hasitako bideari eutsiko dio. Zeregin horretan ibilbide luzea daramatzatela dio Gernika-Lumoko Udalak, eta hezkuntza munduan inplikatuta dauden agente guztien konpromisoa errotzea eta irakaskuntzan normalkuntza prozesua sendotzea dutela helburu.Asmo horrekin, 2015-2016 ikasturtean guztira 20.000 euro bideratuko ditu udalak diru laaguntza deialdi horretara, eta irakaskuntza zentro guztiek eska dezakete laguntza hori.
Gernika-Lumoko udal arduradunek jakitera eman dutenez, 2014-2015 ikasturtean zentro guztietako 75 egitasmo diruz lagundu zituzten.
Araudi bat tarteko ematen ditu udal administrazioak diru laguntza horiek. Eta, araudi horrekin, herri mailako Euskararen Normalizaziorako Plan Estrategikoa eta ikastetxeetako Normalkuntza Planak uztartu gura dituela zehaztu du Gernika-Lumoko Udalak.
Azken lau urteetan, esaterako, familia transmisioan eragiteko egitasmoak, irakurzaletasunarekin zerikusia dutenak, euskara zine aretoetara deritzona, etorkinen seme-alabei zuzendutako ekintzak edota barruko eta kanpoko komunikazioan euskararen erabilera areagotzek ekimenak egin dituzte.
Erantzuna erabatekoa
Udal eskola kontseiluaren partaide diren zentro guztiek (L.H., D.B.H., eta institutuak) erantzun diote urtero.urtero normalkuntza planak garatzeko deialdi horri. Aurten ere, erantzuna berdintsua izatea espero dute, herriko zentro guztietan indarrean baita euskararen normalkuntza plana.