Mimenza eta Apraiz garaile, Urdaibaiko lehen maratoi erdian
Mimenzak ordu bete, hamar minutu eta 35 segundoan amaitu zuen lasterketa. Apraiz lehia hasi eta ordu bete, 27 minutu eta 24 segundora heldu zen helmugaraAitor Mimenzak eta Irati Apraizek irabazi dute Urdaibaiko lehenenengo maratoi erdia.Mimenzak ordu b...
Mimenzak ordu bete, hamar minutu eta 35 segundoan amaitu zuen lasterketa. Apraiz lehia hasi eta ordu bete, 27 minutu eta 24 segundora heldu zen helmugara
Aitor Mimenzak eta Irati Apraizek irabazi dute Urdaibaiko lehenenengo maratoi erdia.Mimenzak ordu bete, hamar minutu eta 35 segundoko denboran amaitu zuen proba. Kepa Ruiz mundakarra denbora berera heldu zen, eta bigarren sailkatu zen. Arkaitz Galindez markinarra heldu zen horien atzetik. Ordu bete, hamasei minutu eta hiru segunduko denboragaz hirugarren sailkatu zen.
Emakumezkoei dagokienez, Irati Apraiz gernikarrak ordu bete, 27 minutu eta 34 segundo behar izan zituen Bermeo eta Gernika arteko ibilbidea egiteko. Haren ostean, ordu bete, 32 minutu eta 28 segundoko denbora markatu zuen Janire Arrizabalaga gernikarrak.
Hirugarrenerako lehia
Hirugarren postuan lehia estua egon zen bi emakumeren artean. Ordu bete, 34 minutu eta 12 segundoko denbora egin zuten Nuria Etxegarai mungiarrak eta Monika Urrutia busturiarrak. Biak batera heldu ziren helmugara, baina, mungiarra sailkatu zen hirugarren.
Busturialdeko zein kanpotik etorritako ehunka korrikalari elkartu ziren herenegungo proban. 09:30ean Bermeon ekin zieten lasterketari, eta bi orduren buruan denek amaitu zuten 21 kilometro pasatxoko ibilbidea. Domeka goiza izan arren, proban zehar igarotako udalerrietako bide bazterretan eta helmugan ere bizilagun asko egon ziren korrikalariak animatzen.