Basurdeek etxean lortu dute denboraldiko lehen garaipena
Zapatu arratsaldean, Gernika Rugby taldeak 19-17 irabazi zion Madrilgo (Espainia) Pozuelo taldeari.Indartsu zelairatu ziren etxekoak, aurkariari presio eginez arrisku jokaldiak sortuz.Juan Pablo Pietrellik, aurkariaren zelai barruan jokatzean, arriskua...
Juan Pablo Pietrellik, aurkariaren zelai barruan jokatzean, arriskuan ipini zituen madrildarrak. Hala, Pozueloren defentsaren huts egite bat aprobetxatuta, Afteek estreinatu zuen markagailua, 7. minutuan. Gero, Sebastian Berterok 7-0 jarri zituen aurretik basurdeak.
Etxekoen entseguaren ostean, aurkariak presioa areagotu zuen. Baina, jokalari gernikarrak sendo eutsi zieten defentsan zein kontraerasoan. Kontraerasoko jokaldi bat ondo aprobetxatu zuen Berterok, eta etxeko taldea 10-0 ipini zuen aurretik. Jarraian, jokalari argentinarrak beste hiru puntu lortu zituen.
19-7 atsedenaldira
29. minutuan heldu zen madrildarren lehen entsegua, Adriwn Peresen eskuetatik. Berehala, Rafa de Santiagok bien arteko aldea murriztu zuen: 13-7. Eta 19-7 heldu ziren atsedenaldira.
Bigarren zatiaren hasieran ere etxeko taldea izan zen nagusi. Baina, pixkanaka Pozuelo partida kontrolatzen hasi zen, gero eta arrisku gehiago sortuz. Peresek 19-10 jarri zuen markagailua. Kanpokoek orduan jokatu zituzten beren minuturik onenak.
Bitartean, basurdeak ezinean zebiltzan, madrildarren defentsa sendoagaz topo eginez. Juan Pablo Pietrellik etxekoentzat beste entsegu bat egiteko aukera izan zuen, baina, baloiak eskuetatik irrist egin zion. Partida amaitzeko bost minuturen faltan, Peresek 19-17-koa egin zuen.