Gernika Bizkaiak Malosten ekingo dio denboraldi berriari, bihar
Mann-Filter taldearen kontra jokatuko du, 18:30etan hasita. Aurreko denboraldiko azken norgehiagoka elkarren kontra lehiatu, eta gernikarrek 60-69 irabazi zutenEmakumezkoen ligako saskibaloi taldeek asteburu honetan hasiko dute denboraldia. Gernika Biz...
Mann-Filter taldearen kontra jokatuko du, 18:30etan hasita. Aurreko denboraldiko azken norgehiagoka elkarren kontra lehiatu, eta gernikarrek 60-69 irabazi zuten
Emakumezkoen ligako saskibaloi taldeek asteburu honetan hasiko dute denboraldia. Gernika Bizkaiak etxeko zaleen aurrean dauka bihar hitzordua.Zaragozako (Espainia) Mann-Filter taldearen kontra jokatuko du Malosten, 18:30etatik aurrera.
Hain zuzen ere, bi taldeak elkarren kontra aritu ziren aurreko denboraldiko azken jardunaldian. Martxoaren amaieran izan zen, eta gernikarrek 60-69 irabazi zieten. Bihar garaipena errepikatzeko gogoz irtengo dira kantxara Gernika Bizkaiako jokalariak.
Klubak udan egindako kontratu berritzeen eta fitxaketen ondoren, honako jokalariekin osatu du taldea Mario Lopez entrenatzaileak: Shanasa Sanders, Naiara Diez, Rachael Vanderwall, Claudia Pop, Izaskun Garcia, Maite Mugira, Yaiza Lazaro, Ella Clark, Gisela Vega eta Ariel Edwards.
Gernika Bizkaia bigarren urtez jarraian lehiatuko da Emakumezkoen ligan. Aurreko denboraldia seigarren amaitu zuen. Biharko aurkaria, ostera, hamabigarren sailkatu zen.