
Etzi, Judo Club Kalamu elkartearen eskutik, jiu-jitsu kategoriaren Espainiako Kopa lehiatuko dute Eibarko Ipurua kiroldegian. Bertan, Espainiako autonomia erkidegoetako 120 judoka izango dira lehian.
Hainbat euskal ordezkarik hartuko dute parte, tartean hiru bermeotarrek : Mikel Marinek, Unai Abasolok eta Ander Fernandezek.
Hirurak Bermeoko judo taldeko kideak dira. Marin, esaterako, Espainiako txapeldunordea da, eta beste biak laugarren eta seigarren postuetan sailkatu ziren.
Hirurek esperientzia dute halako txapelketetan, eta Eibartik medailaren bategaz bueltatzeko gogoz lehiatuko dira.
09:30ean pisaketarekin hasiko dute eguna. Gero, 10:00etatik 14:00etara, zutunik borrokatuko dira.
Goizeko mota horretako borrokaldiaren ostean, tatami gaineko borrokak egingo dituzte. Hau da, tatamitik altxatu gabeko modalitatean lehiatuko dira, 16:00etatik 20:30etara.
Domekan entrenamenduak
Bestalde, hiru bermeotarrek Euskadiko selekzioagaz daukate hitzordua domekan. Goizean entrenamendu saio bat egingo dute Eibarren. Kirolarien maila ikusi, eta selekzioko kideak aukeratzeko egingo dute entrenamendua