Zaldi-mando proban lehiatzeko zapatuan eman behar da izena
Ispasterko zaldi-mando proban izena emateko egun bakarra zehaztu dute. Hain zuzen ere, inteeresa dutenek zapatuan apuntatu beharko dute.13:00etan ipini dute hitzordua. Ordu horretan, Ispasterko udaletxean batuko dira parte hartzaile guztiak.Gainera, iz...
13:00etan ipini dute hitzordua. Ordu horretan, Ispasterko udaletxean batuko dira parte hartzaile guztiak.
Gainera, izena emateagaz batera, bertan, partaide bakoitzak zein egunetan jokatu behar duen zehazteko zozketa ere egingo dute.
Proba lehiatzeko interesa dutenek, zalantzak argitzeko edota bestelako informazioa jasotzeko udalera deitu lezakete: 946 842 999.
Animaliak identifikatuta
Apuntatzerakoan, animaliaren identifikazio zenbakia ematea derrigorrezkoa da.
30. zaldi-mando proben sariketa urriaren 9an, 11an eta 12an lehiatuko dute.
Udalerriko harria erabiliko dute proban, eta abereen oinarrizko pisua 400 kilogramokoa izango da.
Hala, saioa hasi baino ordu bete lehenago pisatuko dituzte animaliak.
Bestalde, banatuko dituzten sariei dagokienez, probaren irabazleak manta, txapela eta 750 euro jasoko ditu.
Halaber, bigarrenetik zortzigarrenerarte, berriz, 650 eurotik 300 eurora bitarteko sariak egongo dira.
Gainera, Lea-Artibai eskualdeko partaideentzat ere aparteko sariak egongo direla jakinarazi dute.
Eskualdetik lehenengo gelditzen denak 120 euro jasoko ditu, bigarrenak 100 euro, eta 90 euro hirugarrenak.
Hala ere, azaldu dutenez, sari horiek banatzeko gutxienez eskualdeko hiru parte hartzaile egon beharko dira.