Urrian zabalduko du Gernikak euskara ikasteko diru laguntza deialdia
Euskara ikasi gura duenarentzat, unibertsitate mailan ikasketak euskaraz egin gura dituenarentzat eta gida baimena euskaraz lortu gura duenarentzat diru laguntzak emango ditu Gernika-Lumoko euskara zerbitzuak. Diru laguntza deialdia urrian jarriko dute...
Laguntzaren eskaitzaileak, baina, baldintza batzuk bete beharko ditu: Gernika-Lumon erroldatuta egon beharko dute, eta 16 urte baino gehiago izan.
Diru laguntzak bi motatakoak izan daitezkeela ere argitu dute. Batetik, matrikula ordaintzeko laaguntza eska daiteke ikastaroa hasi eta hilabeteko epean; bestetik, asistentziagatiko diru laguntza ere eska daiteke. Hori, ikastaroa amaitu eta hurrengo hilabetean eskatu beharko du ikasleak.
2014-2015ean 9.456 euro
2014-2015 ikasturtean 9.456 euro banatu dituzte laguntzetan, eta 68 izan dira eskaera egin dutenak. 65 ikaslek euskalduntzeko erabili dituzte laguntzak, eta 45 ikaslek alfabetatzeko. Goi mailako ikasketak egiteko hiru lagunek eskatu dute laguntza.