
Udako jaiak atzean utzita, prest daude udazkenekoak; lehenengoak, San Migel jaiak. Bihar hasiko dituzte jaiak Mendatan, Ereñon eta Bermeoko San Migel auzoan. Busturiko Altamira auzoan, berriz, domekan ospatuko dute santuaren eguna.
Egitarau zabala prestatu dute Ereñon; adin eta gustu guztietarako jarduerak izango dituzte bihar hasi eta urriaren 4ra arte. Bihar 21:00etan txupina jaurtita, sukalki txapelketaz, bakailao janaz, dantzez, eskupilota partidez, musikaz, mus eta briska txapelketez eta beste hainbat ekintzez gozatuko dute ondorengo egunetan.
Ameriketan artzain ibilitakoei omen
Mendatan ere, Ereñon bezala, bihar hasi eta urriaren 4ra arte ospatuko dituzte San Migel jaiak. Zapatua, gainera, egun berezia izango dute; izan ere, Euskal Jaiaren baitan, Ameriketan artzain ibilitako euskaldunak omenduko dituzte. Egun horretan, Ameriketan geratu zirenak zein Euskal Herrira bueltatzea erabaki zutenak izango dira protagonistak.
12:00etan hasiko dute eguna, amerikar estiloko karabana bategaz: Caravan to the far west. Elexalde auzotik aterako da karabana Mendaturirantz. Han, Ameriketara artzain lanetan doan gazteari ohorezko aurreskua dantzatuko diote. 14:00etan, berriz, Elexaldera bueltan lertxun zuria landatuko dute, «horien enborretan, euskal artzainek mezuak eta irudiak lantzen zituztelako labainak erabilita», diote Mendatako Udaletik. Horren ondoan, monolito bat ezarriko dutela jakinarazi dute. Egun horretan laguntzaile izango dute aurkezle lanak egiteko, Julian Iantzi.
Zapatuko omenaldi horrez gain, egitarau zabala prestatu dute Mendatan. Egunotan bertaratzen direnek tortilla txapelketa, dantzak, musika, umeentzako jolasak, asto probak… izango dituzte aukeran.
Bermeoko San Migel auzoko bizilagunak ere bihar hasi eta eguaztenera bitartean jai giroan izango dira. Busturian, berriz, Altamira auzoan ospatzen dituzte San Migel jaiak. Horiek, baina, egun bakarreko egitaraua prestatu dute.
EGITARAUA
Bermeo
Bihar.
– 20:30. Mus txapelketa.
Zapatua.
– 18:00. Txupina eta umeentzako jolasak.
– 18:30. Herri kirolen erakustaldia, Arratzuko Herri Kirol Pirata taldeagaz.
– 21:00. Erromeria Urdaibai taldeagaz. Ondoren, kubatar doinuak dantzatuko dituzte salsa cubana elkarteko .Ernesto Miari irakasleagaz.
Domeka.
– 09:30. Auzo ibilbidea. Doan eman daiteke izena. Mapak banatuko dituzte eta mapari buruzko azalpenak eta informazioa emango dute.
– 10:15. Ibilbidearen irteera.
– 12:30. Ibilbidearen amaiera, familia argazkia eta zozketa parte hartzaileen artean.
– 13:00. Leire Gotxiren eta Julen Ortiz Azkunagaren kantaldia. Ondoren, San Migel auzoko jaien zozketa eta San Jeronimo gozoki txapelketako sari banaketa.
– 15:00. Auzotarrentzako bazkaria.
Irailak 29. Martitzena.
– 12:30. meza nagusia.
Ondoren, pintxoak, ardoa eta trikitrixa.
– 17:00. Meza eta ondoren briska txapelketa.
Irailak 30. Eguaztena.
– 12:00. Arimen aldeko meza.
Ondoren, pastak eta ardoa.
Busturia
Domeka.
-11:30. Meza nagusia.
– 12:00. Irrintzi Alai dantza taldearen erakustaldia.
– 12:30. Pintxo potea, trikitilariekin.
– 17:00. Gizon probak.
– 18:00. Pailazoak: poxpolo eta konpainia.
Ereño
Bihar.
-21:00. Txupinazoa. Ondoren, bakailao jana einGOk girotuta.
Zapatua.
– Goizean, sukalki txapelketa.
– 14:30. Kazolen aurkezpena.
– 16:00. Umeentzako puzgarriak
– 18:00. II. Ereñeko birrathloia. Lehenengo hirurentzako sariak. Ondoren, urathloia umeentzat.
– 21:30. Pintxo pote, batukadagaz.
– Goizaldean, tabernak musikagaz eta disko jartzaileekin alaituta.
Domeka.
– 13:00. Ume eta gazteen esku pilota partidak.
– 17:00. Mus txapelketa.
– 17:30. Xaibor.
Irailak 29. Martitzena.
– 12:00. Meza nagusia. Ondoren, pintxo jana eta trikitrixa.
– 17:00. Briska txapelketa.
Irailak 30. Eguaztena.
– 12:00. Meza nagusia Ereñozarreko baselizan. Ondoren, Ugaziyo lehiaketa.
– 14:30. Herri bazkaria Ereñozar tabernan.
– 20:00. Txokolate jana.
Urriak 3. Zapatua.
– 21:00. Sardina jana eta trikitrixa. Gauean, kulero, galtzontzillo, tanga leopardo eta borat lasterketa.
Urriak 4. Domeka.
– 12:00. Meza nagusia Ereñozarreko baselizan.
– 13:00. 33. Ereñozarrera igoera.
– 13:30. Kabelinatxe taldearen dantza ikuskizuna. Autobusak dohainik egongo dira.
– 17:30. Herri kirolak.
Mendata
Bihar.
-19:00. Txopo jartzea eta, ostean, txupina jaurtitzea.
– 19:30. Patata tortilla txapelketa. Izena ematea 18:00etan, Idatze Etxean. Aurkezpena, 20:00etan eta sari banaketa, 20:30etan.
– 20:00. Mus txapelketa Artape tabernan.
– 22:00. Gazteluku fanfarrea.
Zapatua.
Ameriketan artzain ibilitako euskaldunak omenduko dituzte. Jualian Iantzik egingo diu aurkezle lanak.
– 12:00. Elexaldetik Mendaturi auzora Caravan to the far west. Kupela taldeak girotuko du bidea. Mendaturiko Bolatokian, Ameriketako Estatu Batuetara (AEB) artzain lanetan doan gazteari agurra egingo diote eta Gontzal Mendibil egongo da kantari.
Elexalderako bidean, karrokanpoa eta ardi artean bertsotan.
– 14:00. Lertxun zuhaitzaren landaketa, Gontzal Mendibil kantuan. Bazkal aurretik, Country dance.
– 15:00. Herri bazkaria.
– 17:30. AEBko mendebaldera hurbiltzeko Mendata western noon, Julian Iantzik aurkeztuta.
– 20:30. Erromeria Kupelarekin.
– 22:00. Pintxoak frontoian.
Domeka.
– 12:00. Meza herriko koruak abestuta.
– 13:00. Gizon probak.
– 17:30. Umeentzako puzgarriak eta jolasak, eta txokolatea eta txurroak ume zein nagusientzat.
Irailak 29. Martitzena.
– 12:00. Meza herriko koruak abestuta.
Ondoren, bakailao jana.
– 18:00. Briska txapelketa Artape tabernan.
Urriak 3. Zapatua. Zarrabentako jaiak.
– 19:30. 40. asto probak.
– 22:00. Bakailao jana.
– 22:30. Erromeria Esteibar eta Obieta dantza taldeagaz.
Urriak 4. Domeka. Zarrabentako jaiak.
– 12:30. Zelai meza herriko koruak abestuta.
Ondoren, txistularien soinuagaz, Ajangizko Artxube dantza taldeak parte hartuko du.
– 18:30 Asto probak.