Zapatuan baserri azoka egon zen Ispasterren. Lea-Artibaiko ekoizleek euren produktuak saltzen egon ziren: baserriko ogia, idiazabal gazta, ahatekiak... askotariko eskaintza izan zen. Artisauak ere bertan egon ziren, eskuz egindako arropekin edota bitxi...

Zapatuan baserri azoka egon zen Ispasterren. Lea-Artibaiko ekoizleek euren produktuak saltzen egon ziren: baserriko ogia, idiazabal gazta, ahatekiak… askotariko eskaintza izan zen. Artisauak ere bertan egon ziren, eskuz egindako arropekin edota bitxiekin, besteak beste. Gainera, berrikuntza modura animaliak ere egon dira aurten: ardiak, euskal artzain txakurrak, ahuntzak, ahateak… Eta ohitura legez, erreki sorta dastatu zuten, sagardoagaz edo txakolinagaz lagunduta. Zer ikusi eta zer erosi ez eze, pilota partidekin gozatzeko tartea izan zuten azokan bildutakoek. Lehenik gaztetxoen erakustaldia egon zen, eta gero pilotari profesional izandakoek jokatu zuten, tartean Asier Olaizolak.