Irakurle txokoaren beste emanaldi bat egingo dute Eskolondon, 19:30etatik aurrera.
Fernando Reyk euskaratu du Ferranteren nobela. Bertan, bi neskaren bizitza kontatzen da, haien bizitza, haien adiskidetasuna eta adiskidetasunaren beraren bilakaera. Napoliko auzo pobre batean kokatua, XX. mendearen 50eko hamarkadako giro xume eta grisa deskribatzen da. Bien arteko harreman afektiboa, eta nesken garapen fisiko, emozional eta mentala.