Hondarribiaren atzetik Urdaibaik bigarren amaitu du TKE ligako denboraldia
Asteburuan jokatu dituzte denboraldiko azken bi estropadak. Herenegun Kaikuk irabazi zuen Portugaleten El Corte Ingles bandera. Bermeo Hiriko banderan Hondarribia nagusitu zenUrdaibaik bigarren amaitu du arraun denboraldia. Hondarribiak irabazi du liga...
Asteburuan jokatu dituzte denboraldiko azken bi estropadak. Herenegun Kaikuk irabazi zuen Portugaleten El Corte Ingles bandera. Bermeo Hiriko banderan Hondarribia nagusitu zen
Urdaibaik bigarren amaitu du arraun denboraldia. Hondarribiak irabazi du liga, guztira hamabi bandera eskuratuta.Asteburuan Bermeon eta Portugaleten lehiatu dituzte denboraldiko azken bi estropadak. Era berean, hurrengo denboraldian TKE ligan ariko diren taldeak zehazteko kanporaketak ere jokatu dituzte. Hala, Portugaletek mailari eustea lortu du, eta Zumaia ere TKE-n ariko da 2016an.
Herenegun Portugaleten lehiatu zuten denboraldiko azken estropada. 19 minutu, 19 segundo eta 6 ehuneneko denboragaz Kaiku izan zen garailea.
Bou Bizkaia ontzia izan zen bigarrena, Bizkaitarrarengandik 4 segundo eta 32 ehunenera. Horien atzetik, ohorezko txandako beste bi ontziak sailkatu ziren. Hondarribia Kaikurengandik 13 segundo eta 86 ehunenera sailkatu zen, eta Orio, berriz, 17 segundo eta 94 ehunenera.
Bestalde, lehenengo txandan Cabok egin zuen denborarik onena: 19 minutu, 48 segundo eta 20 ehunen. Haren atzetik San Juan heldu zen, Tiran gero, eta azkenik, San Pedro.
Bermeoko bandera
Bestalde, zapatu arratsaldean Hondarribiak irabazi zuen Bermeo Hiriko 33.bandera.
19 minutu, 51 segundo eta 74 ehuneneko denbora egin zuten hondarribitarrek. Orio sailkatu zen bigarren, 5 segundora, eta etxeko arraun taldea hirugarrena izan zen, Hondarribiarengandik 12 segundo eta 28 ehunenera.
Lehenengo txandako azkarrenak, San Juanek lortu zuen laugarren sailkatzea, irabazlearengandik 18 segundo eta 54 ehunenera.
Tiranek bigarren egin zuen lehenengo txandan, baina, Kaikuk baino denbora hobea egin zuen, eta ondorioz, Tiran izan zen laugarrena, eta Kaiku bosgarrena. Hain zuzen ere, 20 minutu, 13 segundo eta 4 ehuneneko denbora egin zuen Tiranek, eta Kaikuk, berriz, 20 minutu, 24 segundo eta 30 ehunen.
Zumaiaren nagusitasuna
Bestalde, asteburuko bi banderen lehien aurretik, play off-ak jokatu zituzten Zumaiak, Getariak, Portugaletek eta Mugardosek. Bi jardunaldiak Zumaiak irabazi ditu, eta haren atzetik Portugaletek bildu ditu mailari eusteko beharrezko puntuak.
Zapatuan, Bermeoko erlojupekoan zumaiarre 20 minutu, 38 segundo eta 46 ehuneneko denbora egin zuten. Horiek 3 segundo eta 4 ehuneneko errenta atera zieten getarriarrei. Portugalete, berriz, hirugarren sailkatu zen, Zumaiarengandik 4 segundo eta 24 ehunenera. Mugardosi, ostera, 17 segundo eta 56 ehuneneko aldea atera zion Zumaiak.
Herenegun 40 minutu, 42 segundo eta 16 ehunenean amaitu zuen Zumaiak lehia. Portugaleteri 44 ehuneneko errenta baino ez zion atera. Getariak hirugarren amaitu zuen, irabazlearengandik 17 segundo eta 92 ehunenera. Mugardos heldu zen azkena, lehenengoarengandik 22 segundo eta 58 ehunenera.