Gernikak Hernaniren kontra galduta ekin dio 2015-2016 denboraldiari
Gernika Rugby taldeak 42-20 galdu zuen Hernaniren kontra, zapatuan, denboraldiko lehenengo partidan. Hasieratik presio handia eginez jokatu zuen etxekoek. Hala ere, Gernika Rugby taldeko Martin Souvillek egin zuen norgehiagokako lehenengo entsegua; 8. ...
Baina, zoritxarreko jokaldi batean Dario Canaani txartel horia erakutsi zioten eta Gernika jokalari bat gutxiagogaz geratu zen. Nagusitasun hori aprobetxatzen jakin zuen Hernanik, 12-7 aurrea hartuta. Souvillek beste entsegu bat egitea lortu zuen orduan, bi taldeen arteko aldea 12-14 murriztuz. Eta 18-17 heldu ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian basurdeek berriro ere aurrea hartu zuten markagailuan: 18-20. Hala ere, Gernikaren defentsaren hutsegiteak aprobetxatuta Hernanik entsegu errezak egitea lortu zuten. Hala, markagailuan bi taldeen arteko aldea handituz joan zen.