Izaro Bikers Bermeoko motozaleen elkarteak eta Dantzatu Gurekin taldeak lehenengo Marmitako saltsa-motera eguna antolatu zuten barikurako. Pergolan batu ziren zenbait parte hartzaile goizerako eta suak piztu zituzten marmitakoak egiten hasteko. Hala er...

Izaro Bikers Bermeoko motozaleen elkarteak eta Dantzatu Gurekin taldeak lehenengo Marmitako saltsa-motera eguna antolatu zuten barikurako. Pergolan batu ziren zenbait parte hartzaile goizerako eta suak piztu zituzten marmitakoak egiten hasteko. Hala ere, hiru kazola baino ez zituzten aurkeztu, beraz, denak izan ziren sarituak. Antolatzaileen arabera, «denbora gutxirekin abisatzea eta barikua izatea» izan dira kazola gutxi aurkeztearen arrazoi nagusiak. Hala eta guztiz ere, arratsalderako jende ugari bildu zen Pergolan, eta goizaldera arte dantza ugari egin zituztela diote, batez ere, saltsa eta bachata motakoak. Hurbildutako guztiak «gustura» egon zirela eta, beste hitzordu bat jartzekotan geratu direla diote antolatzaileek, baina oraindik ez dute zehaztu egunik.