
Angolako umeen aldeko jaialdia egin zuten iaz. Irudian, El_Txef_A/ Iñigo Calzada
Siriatik heldutako errefuxiatuak lagundu asmoz, jaialdia antolatu du Bat ez da gitxi herritar taldeak, zapaturako. Astran hasiko da jaialdia, 17:00etan, eta gauredira arteko egitaraua prestatzeko lanean ari dira. Besteak beste, Bilboko Aizkorak Zorroztu taldearen kontzertua izango da Astran. Sarrera bost eurokoa izango da. Gero, Txaparron&Zambro Dj-ak izango dira musika jartzen.
Ostean, Trinkete Antitxokoan jarraituko du jaialdiak. Gauerditik aurrera, Willy Casper, Balza eta El Txef_A-k girotuko dute goizaldea.
Trinketerako sarrera ere bost eurokoa izango da, eta sarrerekin batzen duten diru guztia errefuxiatuak laguntzeko izango da. Eibarreko Udalak kudeatuko du dirua, errefuxiatuei helarazteko. Udalerri hura izan zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan gerra errefuxiauentzako babes hiri legez eskaintzen lehena, eta dagoeneko Siriatik alde egin behar izan dituzten familiak hartzeko lanean ari da.
Bestalde, diruz lagundu gura dutenentzako kontu korronte zenbakia zabaldu du Bat ez da gitxi herritar taldeak: 2095 0043 1091 15375534 (Kutxabank). Diru sarreren azalpenean “Xabier Bilbao” jarri beharko du ordaintzaileak.