
19 minutu, 51 segundo eta 74 ehuneneko denbora egin zuten hondarribitarrek. Orio sailkatu zen bigarren, 5 segundora, eta etxeko arraun taldea hirugarrena izan zen, Hondarribiarengandik 12 segundo eta 28 ehunenera.
Lehenengo txandako azkarrenak, San Juanek lortu zuen laugarren sailkatzea, irabazlearengandik 18 segundo eta 54 ehunenera.
Tiranek bigarren egin zuen lehenengo txandan, baina, Kaikuk baino denbora hobea egin zuen, eta ondorioz, Tiran izan zen laugarrena, eta Kaiku bosgarrena. Hain zuzen ere, 20 minutu, 13 segundo eta 4 ehuneneko denbora egin zuen Tiranek, eta Kaikuk, berriz, 20 minutu, 24 segundo eta 30 ehunen.
Hondarribiak denboraldian zehar erakutsitako nagusitasuna berretsi zuen Bermeon. Hiru ziabogetan berak markatu zuen denborarik onena. Lehenengoa 4 minutu eta 53 segundoan egin zuen, eta atzetik, denbora bera markatu zuten Oriok eta Urdaibaik: 4 minutu eta 55 segundo. Bigarrenean, 9 minutu eta 45 segundoko denbora markatu zuen, eta bermeotarrek 4 segundora eman zuten. Ā Azken ziaboga, estropada hasi eta 15 minutu eta 3 segundora eman zuen.
Play off-ean Zumaia nagusi
Bestalde, Bermeo Hiriko banderaren lehiaren aurretik, hurrengo denboraldian TKE-n ariko diren taldeak zehazteko play off-aren lehenengo jardunaldia jokatu zuten Zumaiak, Getariak, Portugaletek eta Mugardosek. Lehia estua egon zen, batik bat hiru euskal taldeen artean.
Erlojupekoan zumaiarrak izan ziren azkarrenak, 20 minutu, 38 segundo eta 46 ehuneneko denboragaz. Horiek 3 segundo eta 4 ehuneneko errenta atera zieten getarriarrei. Portugalete, berriz, hirugarren sailkatu zen, Zumaiarengandik 4 segundo eta 24 ehunenera. Mugardosi, ostera, 17 segundo eta 56 ehuneneko aldea atera zion Zumaiak.
Bermeo Hiriko 33.banderaren sailkapena:
- Hondarribia Ā 19:51.74
- Orio Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā 19:56.74
- Urdaibai Ā Ā Ā Ā Ā 20:04.02
- San Juan Ā Ā Ā Ā 20:10.28
- Tiran Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā 20:13.04
- Kaiku Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā 20:24.30
- San Pedro Ā Ā Ā 20:24.48
- Cabo Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā 20:26.92
Play off-eko 1.jardunaldia:
- Zumaia Ā Ā Ā Ā Ā Ā 20:38.46 [ 4 puntu]
- Getaria Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā 20:41.50 Ā [3 puntu]
- Portugalete Ā Ā Ā 20:42.70 [2 puntu]
- Mugardos Ā Ā Ā Ā 20:56.02 Ā [1 puntu]