Urriaren 5ean hasiko da eskola programa, Madariaga Dorretxean
Busturiko Euskadiko Biodibertsitate Zentroko 2015-2016 ikasturteko Eskola Programa Didaktikoa urriaren 5an hasiko da aurton, eta ekainaren 21era bitartean garatuko dela azaldu dute. Horietan parte hartu gura duten zentro eskolarrek, baina, aurretiaz em...
Busturiko zentroak bost unitate didaktiko eta izaera praktikoagoa duten bi formakuntza moduluz osatutako hezkuntza eskaintza zabala aurkeztu du aurtengo ikasturterako. Eskola programa didaktikoa Madariaga Dorretxetik azaldu legez, «ingurumena behatzeko, aztertzeko, gozatzeko eta hobetzeko hainbat ikaste jardueratan oinarrituta dago».
Lanaldiak adinaren araberakoak izaten dira, eta taldearen beharretara egokitu daitezke.