Bermeok eta Aurrerak elkarren kontra jokatuko dute, etzi
Bermeok eta Aurrerak elkarren aurka jokatuko dute etzi, Bermeon. 17:30ean hasiko da Itxas Ganen bi taldeen arteko lehia.Orain arteko bost jardunaldietan puntu bakarra lortu dute ondarrutarrek, eta sailkapeneko azkenak dira. Bermeotarrek, berriz, bost p...
Orain arteko bost jardunaldietan puntu bakarra lortu dute ondarrutarrek, eta sailkapeneko azkenak dira. Bermeotarrek, berriz, bost puntu dituzte, eta hamabosgarrenak dira.
Basconia da liderra 11 puntugaz, eta Balmaseda bigarrenak ere puntu berak pilatu ditu orain arte. Deusto hirugarrenak eta Zamudio laugarrenak, ostera, hamarna puntu dituzte.
Hirugarren mailako futbol taldeek hitzordu bikoitza dute aste honetan.
Herenegungo porrotak
2-1 galdu zuen Bermeok Deustoren kontra, herenegun. Bermeotarrak irabazten hasi ziren, 30. minutuan Zuluetak eginiko golari esker.
Atsedenaldira 0-1eko markagailuagaz heldu ziren, baina bigarren zatia hasi eta berehala, Aboitizek sartu zuen banako berdinketaren gola, 47. minutuan. Gero, 70. minutuan epaileak Deustoren aldeko penaltia adierazi zuen. Kepa del Olmok ez zuen hutsik egin, eta 2-1ekoa sartu zuen.
Bestalde, Aurrerak 1-4 galdu zuen Vitoriaren kontra, Zaldupen. Norgehiagoka hasi eta ordu laurden pasatxora Barrenetxeak sartu zuen 1-0koa.
Emaitza horregaz heldu ziren atsedenaldira, eta bigarren zatia hasi eta berehala, Txemik penaltiz egin zuen 2-0ekoa.
85. minutuan, Aritz Garatek area kanpotik sartu zuen etxekoen gol bakarra, markagailua 1-3 jarriz. Baina, minutu bat beranduago heldu zen Vitoriaren laugarren gola. Endikak sartu zuen 1-4koa.