Artzabal Surf Eguna ospatuko dute bihar, Karraspion
Artzabal Surf Elkarteak antolatuta, IV. Artzabal Surf Eguna ospatuko dute bihar Mendexako Karraspio hondartzan. Egun osoko egitarauagaz, herritarrei surfa probatzeko aukera eskainiko die elkarteak.Zapatukoa ekintzaz betetako eguna izango dela aurreratu...
Zapatukoa ekintzaz betetako eguna izango dela aurreratu dute Artzabal surf elkarteko kideek. «Modu batera edo bestera, Karraspiora doazen herritar guztiek izango dute surfagaz gozatzeko aukera».
Aurreko urteetan modura, besteak beste, elkarteak surfaren mundua herritarrei gerturatzea du helburu.
10:00etan hasiko dira ekintzak, eta gauera arte, giroa izango dela nagusi aurreratu dute. «Egun osoan musika, surfeko kamisetak saltzeko mahaia eta txosna egongo dira». Eta herritarrei Karraspiora bertaratzeko deia egin nahi izan diete.
Bide beretik, elkarteko kideek ekintza posible egiten duten babesleak eskertu nahi izan dituzte: Mendexako Udala, Lekeitioko Udala, Dzingua denda, Mikel Kirolak, Otoio Kirolak eta Kai Alde elkartea.