Bakearen Astean Bakearen Museoak Minecraft joko interaktiboan parte hartzeko deia egin die ume eta gazteei

Bisita gidatua Bakearen Museoan
Bakearen Asterako zenbait jarduera eskainiko ditu Gernika-Lumoko Bakearen Museoak, irailaren 22an hasi eta 27ra bitartean. Doako bisita gidatuak eskainiko ditu datorren martitzenean, 13.00eta; eta museora sarrera ere doakoa izango da.
Irailaren 25ean, aldiz, zine klubarekin elkarrekin eskainiko du Ava DuVernai zuzendariaren Selma pelikula. Lizeo Antzokian izango da proiekzioa, 20:30ean.
Eta asteburuari begira ere zer eskaini badu Bakearen Museoak. Eskaintza berritzailea da dskarrena irailaren 26rako eta 27rako. Hain zuzen, online jokatzeko gonbidapena egin gura die Gernika-Lumoko Bakearen museoak herriko, inguruko zein kanpoko gazteei.
Minecraft bideojoko ezaguna baliatuz, Gernika, bakearen hirian murgiltzeko aukera izango dute gazteek. Barrura sartu eta eraikitzeko aukera izango dute.
Hiriak eraiki
Minecraft-ek dituen bi ataletatik Sortzailea aukeratu, eta online esperientziak konpartitzeko parada izango dute parte hartzaileek.
Etxeak, fatxadak… eraikiz, hiriak sortuko dituzte joko horren barruan. Hala, eraikinak egin ahala sortuko dituzte herrie do hiriak, eta bizilagunak agertzen joango dira. Gainera, jokoan parte hartzen ari direnen artean elkar laguntzeko aukera ematen du jokoak.

minecraft jokoa
Games for peace komunitateak erabili izan du joko hori Palestinako eta Israelgo umeen arteko jokoa eta harremana bultzatzeko. Oraingoan ere, erakunde hori izango da Bakearen Museoak bultzatutako ekimena posible izateko zerbitzaria eskainiko duena. Hara sartzeko pasahitza irailaren 26an jakinaraziko dutela zehaztu du Gernika-Lumoko Bakearen Museoak. Internet bidez, sare sozialetan egingo dituzte publiko pasahitza.
Hori bai, gogoratu du ekimen horretan parte hartzeko beharrezkoa dela jokoa deskargatzea.