Aiako harrietara irteera egingo du Goi Zalek, zapatuan
Gernika-Lumoko Goi Zale mendi taldeak mendi irteera antolatu du asteburu honetarako. Gipuzkoarantza joko dute, Aiako harrietara, hain zuzen ere.Bi eguneko irteera izango da asteburu honetakoa. Irailaren 19an aterako dira, eta 20an bueltatu. Pasai Donib...
Bi eguneko irteera izango da asteburu honetakoa. Irailaren 19an aterako dira, eta 20an bueltatu. Pasai Donibanetik hasi, eta Hondarribiako Higerko itsasargiraino joango dira. 23 kilometroko ibilbidea egingo dute zapatuan.
Domekan, berriz, ibilbide laburragoa egingo dute mendizaleek. Arritxulo-Aiako Harria-Arritxulo egingo dute; 10 kilometroko mendi ibilbidea, hain zuzen ere.
Zapatuan aterako dira Gernika-Lumoko autobus geltokitik, 07:00etan.