455 lagunek parte hartu dute Ispasterko mendi martxan
Domekan egin zen Ispasterko mendi martxa, eta antolatzaileek jakitera eman dutenez, 455 lagunek parte hartu zuten. Horien artean, Alvaro Funes Carrion izan zen onena; 27 kilometroko ibilbidea 2 ordu eta 32 minutuan egin zuen.Lasterketa irabazita, Fune...
Lasterketa irabazita, Funesek bi pertsonentzako bazkaria eskuratu zuen, herriko tabernan. Amaia Onaindia aulestiarra eta Jagoba Murelaga lekeitiarra ere ez ziren esku hutsik joan. Lehenak pultsometro bat irabazi zuen, etam bigarrenakm Oreka zentroan masaje bat.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, parte hartzaile guztiek ingurunenarekiko errespetua izan zuten, eta jarrera hori eskertu nahi izan dute. «Eskerrik asko guztioi».