
Irusta munitibartarrak Santa Eufemia egunean jokatuko du Jaunarenagaz.
Urtero moduan, Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia egunez pilota partidak ikusteko aukera dago.
Atzo, bi pelota partidu egon ziren Artza frontoian. Lehenengo, Elezkano II-Ibai Zabala eta Artola-Larunbe bikoteen arteko lehiaz gozatu zuten bertan bildutako pilotazaleek. Azken horiek 22-17 irabazi zieten Elezkano eta Zabalari.
Ondoren, Urrutikoetxeak eta Merino II-ak 22 eta 15 hartu zituzten mendean Bengoetxea VI eta Rezusta.
Santa Eufemia egunerako sarrerak
Bestalde, datorren astean, Santa Eufemia egunez ere bi pilota partida egongo dira. 18:00etatik aurrera, Jaunarenak eta Irustak, Irribarria eta Larrinagaren kontra jokatuko dute.
Arratsaldeko beste partidan ere pilota ikuskizuna ziurtatuta izango da, Olaizola II-Albisu eta Irujo-Zubieta bikoteen arteko norgehiagokan.
Aldez aurretik sarrerak erosi gura dituztenek bihartik aurrera eros ditzakete Artza frontoiaren leihatilan. Asteko egunetan 19:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta asteburuan, ostera, 12:00etatik 13:00etara.
Bestalde, egunean bertan 17:00etatik aurrera zabalduko dute leihatila.