
Kalejiran, alde zaharrean
Mezaren ostean, kalejiran joan dira porturaino, txistulariek lagunduta. Han, lore eskaintza egin dute, eta gila zerrariei, itsas komunikazio arazoen ondorioz hildakoei eta arraunean egindako lanari omenaldia egin diote. Hilarion Astiazaran gilen zerraria zena omendu dute, eta haren semea den Jesus Astiazaranek parte hartu du ekitaldian. Bestalde, Izaro eta Osasun arrainontziek elkarren aurka talka egin zutenean bizirik ateratako bi arrantzale ere omendu dituzte gaur: Jose Bengoetxea eta Pedro MeƱaka. Hala, Bengoetxearen emazte Antoni Uriondo eta MeƱakaren seme Juan MeƱaka izan dira ekitaldian. Era berean, arraaunean 25 urte bete dituelako omendu dute gaur Iker Zabala bermeotarra.
Ostean, Santa Maria eta Santa Eufemia elizetako abesbatzekin, Bermeoko hegaluzearen dastaketa egin dute Portuzarrean.
13:00etan hasi da jendea batzen Goiko Plazan, Arrantzale Eguneko ohiko kalejira eta jaitsiera egiteko. Fanfarre eta trikitilarien laguntzarekin, talko hautsen artean egin dute biribilketa. San Frantzisko enparantzara helduta, lore eskaintza egin diote han dagoen Taraskari.
Arratsaldean ere festa giroa izango da kostako herrian. Fanfarreek eta trikitilariek alaituko dute jaia, eta 19:00etan Mariachi Imperial Elegancia Mexikana taldearen emanaldia izango da Lameran. Ostean, 21:00etan, Gora Herriaren dantzaldiagaz gozatzeko aukera izango dute heerritarrek. Goizaldean, 01:00etan, jaikide disko festak markatuko du dantzarako erritmoa.
Txosnetan ere dantzarako aukera izango da gaurkoan, 02:00etatik aurrera.