
Azken urteetako tradizioari jarraituz, aurten ere kanta bazkaria antolatu dute Ibarrangelun.
Kanta bazkarira joateko asmoa duten ibarrangelutarrek edota inguruko bizilagunek udalerriko kultur etxean edo Kanala auzoko kanpineko tabernan izena eman beharko dute.
Hain zuzen ere, hilaren 26an Arketa kanpineko jatetxean bazkalduko dute, 14:30etan hasita.
Antolatzaileek azaldu dutenez, trikitixa egongo da giroa alaitzen, eta kanten letrak eramateko eskatu dute.