
Domekan egin zuten Mendatako martxa
Gaztelu-Zar elkarteak antolatuta, eta udalaren laaguntzarekin, lehenengoz egingo dute Gautegiz Arteagan mendi martxa eta lasterketa. Martxaren ibilbidea 15 kilometrokoa izango da, eta mendi lasterketarena 17 kilometrokoa.
Parte hartzaileek egunean bertan izena emateko aukera izango dute, Gaztelu-Zar elkartean, 10 euro ordainduta. Mendi martxari 09:00etan emango diote hasiera, eta mendi lasterketari 10:00etan.
Parte hartzaileek paraje ederretatik ibiltzeko aukera izango dutela esan dute antolatzaileek: Ereñozar mendia inguratuko dute mendi martxan, eta tontorrera igo beharko dute mendi lasterketa egiten dutenek. Zendokizeko Karmengo baselizara joko dute gero, Tremoia mendia, Burretzagane eta Isla Bekoa zeharkatuz. Portu Errota eta gaztelutik igarota helduko dira plazara. Amaieran, luntxa izango dute parte hartzaileek.
Gainera, mendia gustuko duten gurasoen parte hartzea erraztu asmoz, udalak umeentzako puzgarriak eta begiraleak jarriko ditu. Informazio gehiago gura duenak arteagakomendimartxa@gmail.com