
Erregeari gonbidapena Urkulluk egin diezaiola eskatu du PPk
Espainiako errege Felipe VIa Gernikako Batzar Etxea bisitatzera gonbidatzeko proposamena egin du PPk, Bizkaiko Batzar Nagusietan. Eskaera horren inguruan berba egin du gaur aldundiko bozeramale Elena Unzuetak. Proposamenaren berri komunikabideen bitartez izan duela esan du Unzuetak, eta dagokion tramitazioa bete beharko duela. Dean den, esan du Batzar Nagusiek hartzen duten erabakia errespetatuko duela aldundiak.
Zehazki, Alderdi Popularrak Iñigo Urkullu lehendakariari eskatu dio Espainiako erregea Gernikako Batzar Etxera gonbidatu dezala. Bizkaiko Alderdi popularraren idazkari orokor Javier Ruizek esan legez, Espainiako erregearen presentziak “normalizazio politikoaren eta elkarbizitza demokratikoaren” itxura emango luke. “Erregea Gernikara etortzea naahi dugu tradizioa izan delako agintari ezberdinek foruak zin egitea. Horrez gain, gure oraina berrsteko eta gure etorkizunarekin eta marko juridiko politikoarekin konpromisoa adierazteko modua ere bada. Ezinbestekoa da hainbeste desio dugun normalizazio politikoa lortzeko pausoak ematea”. Dena den, proposamen hori Euzko Alderdi Jeltzalearen borondatearen menpe dagoela esan du Ruizek.
Eusko Jaurlaritzako bozeramale Josu Erkorekak 2014ko ekainean esan zuenez, Jaurlaritzak begi onez ikusiko luke Felipe VIaren bisita Espainiako errege izendatu ostean. Hala ere, argitu zuen ez lukeela gonbidatuko.