
Argazki irabazlea.
Irabazleak 50 euroko hamaiketakoa eta ondutako sei botila ardo jaso ditu. Bigarren saria, Julen Soraluzerentzat izan da, eta 50 euroko hamaiketakoa eta bi cava botila irabazi ditu. Bestetik, Natxo Castellsek jaso du hirugarren saria, eta 50 euroren balioa duen hamaiketakoagaz saritu dute.

Bigarren saria jaso duen argazkia.
Be Bai Elantxobe Euskera Elkarteak antolatu dute aurten ere udalerriko bazterrak erakusteko argazki lehiaketa. Antolatzaileen berbetan, beste urte batez, “arrakastatsua” izan da. Izan ere, 52 parte hartzaile izan dira guztira (iazko kopuru bera). Eta horiek 236 argazki aurkeztu dituzte (partaide bakoitzak gehienez bost argazki aurkeztu ahal izan ditu).
Herriko bi argazkilari izan dira epaileak eta beraiek aukeratutako argazkien artean Be Bai Elantxobe Euskera Elkarteak sariak honako hauei ematea erabaki zuen.
Aurreko urteetan egin modura, oraingoan ere lehiaketara aurkezturiko argazkiak udalerriko tabernetan egon dira ikusgai.
Halaber, saritutako argazkiekin eta lehiaketara aurkezturiko beste batzuekin osatuko dute 2016ko egutegia. Egutegia eskuratu gura dutenek, Elantxobeko patroia den Bariko Nikolas deunaren egunean, abenduaren 6an, izango dute erosteko aukera.

Hirugarren saria jaso duen argazkia.