Txupina jaurti ostean hasi zituzten atzo bermeotarrek aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak. Hilaren 16ra arte, egitarau zabala prestatu dute eta abestiak dioenez “egunaro egunaro kalien” izango dira herritarrak. Agurrean, Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek kirolariei aipamen berezia egin die aurten, eta Xabier Anparan bermeoko kirolaria izan da aurten ikurrina jasotzeaz arduratu dena.
Gaur, Andra Mari eguna ospatzen ari dira Bermeon. Urdina da protagonista nagusia gaur herriko kaleetan. Goizean, ohiturari eutsita, Bermeoko udalbatza Talako Andra Mari auzoan batu da eta alkate soinua entzun dute bertan. Ondoren, kalejiran Almika auzorantz abiatu dira. Almikan, meza entzun ostean, ohorezko aurreskua dantzatu eta Bermeoko Erraldoien konpartsaren ekitaldia izan da, Xixili ere laguntzaile izan dute.
Erraldoiak eta Xixili gaur goizean, Almikan
Arratsaldean, 18:00etatik aurrera danbor hotsek hartuko dute herria, umeen danborradaren ordua izango baita. 100 ume inguruk parte hartuko dute Budek elkarteak antolatzen duen danborradan.
Gauean, berriz, su artifizialen ikuskizunagaz gozatu ahalko dute herritarrek. Eguna amaitzeko, 22:30ean, Otxandategi abestaldearen Abby Potxola ikuskizuna izango da, Lameran.
Bitartean, hezur-muina emateko sentsibilizazio kanpaina abiarazi duten herritarrek jarri duten elkartasunezko tonbola martxan da. 11:00etan zabaldu dituzte ateak, eta txartelen salmentak “oso ondo” doazela azaldu dute. 3.000 txartel egin dituzte eta erdiak sarituak dira. Gaur eta bihar egoteko asmoa dute Hegaluzek Lameran utzitako lokalean, hala ere, “posible litzateke gaur bertan txartelak amaitzea eta bihar ez egotea”. Ekimen horren bitartez lortutako dirua Aspanovas Bizkaiko Minbizidun Haurren Gurasoen Elkartera zuzenduko dute.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.