Bermeoko Portuzarrera iritsiko da bihar iluntzean, olatu berdea
Urteroko hitzordua jarri du Independentista Sareak Bermeon. Udako olatu berdea bihar bertan iritsiko da Portuzarrera. Independentistek antolatutako «jaialdi alaiean» bilduko dira hainbat lagun, 20:00etatik aurrera.Urtero egin modura, lehenik eta behi...
Urtero egin modura, lehenik eta behin, Bermeoko Kankinkabara Txistulari Taldeagaz kalejira egingo dute. Behin Portuzarrera iritsita, piper berdez eta txistorraz egindako pintxoak dastatu ahalko dituzte bertaratutako guztiek.
Musikaz gozatzeko aukera ere eskainiko du Independentista Sareak, eta hainbat izango dira biharko olatu berdeagaz bat egingo duten Bermeoko musika taldeak, Urgatzek, Inma Anasagasti pianojoleak eta Ana Tere Bengoetxeak eta Tximinok parte hartuko dute, besteak beste.
Gainontzeko urteetan egin modura, gainera, aurten ere familia argazkia aterako dute bertan bildutako guztiekin.
Berdez jantzita
Independentista Sareak ekimen honetan parte hartzera animatzen ditu herritar guztiak. Bermeotarrei dei egiteaz gain, inguruko herrietako bizilagunak ere parte hartzera deitu dituzte.
Bestalde, olatu berdean partu hartu gura duten horiei guztiei berdez jantzita etortzeko deia egin die.