Arane eta Zallo auzoetara ere helduko da Bidebusa
Goizean egingo du autobusak auzoetatik herrigunerainoko bidea. Auzoetara buelta 13:30ean eta 14:00etan egingo du. Eskaera egin beharko da zerbitzua hartzekoGernika-Lumoko Arane eta Zallo auzoetara zabaldu du udalak Bidebus zerbitzua. Auzo horietatik he...
Goizean egingo du autobusak auzoetatik herrigunerainoko bidea. Auzoetara buelta 13:30ean eta 14:00etan egingo du. Eskaera egin beharko da zerbitzua hartzeko
Gernika-Lumoko Arane eta Zallo auzoetara zabaldu du udalak Bidebus zerbitzua. Auzo horietatik herrigunerako zerbitzua emango du goizean, eta herrigunetik auzoetarainokoa eguerdietan. Mikrobus bategaz emango dute zerbitzu hori, baina aldez aurretik eskaera egin beharko dela jakinarazi du udalak.Astelehenetik barikura, 08:10ean aterako da mikrobusa Aranetik, eta 08:35ean Zallotik. Zerbitzua erabili gura duenak bezperako 19:30ak aurretik egin beharko du eskaera, 94-625 41 39 edo 696 956 451 telefonoetara deituta. Herrigunetik auzoetara joateko, berriz, udaletxe aurrean hartu beharko da Bidebusa; 13:30ean Arane auzora joateko eta 14:00etan Zallora joateko. Eguerdiko zerbitzu hori erabili gura duenak bi ordu lehenago deitu beharko du eskaera egiteko.