Kalejiran batu dira gaur arteagarrak
San Antolin jaiei agur esango diete gaur Gautegiz Arteagan. Mezarekin hasi dute eguna, eguerdian, eta herritar ugari batu dira gero ohiko jaitsiera eta kalejira egiteko. Gazte, ume zein nagusi, elkarrekin egin dute bidea, txistularien laguntzarekin. Ostean, herriko plazara helduta, apar jaiagaz gozatzeko aukera izan dute gaztetxoenek.
Arratsaldeko ekitaldiek itxiko dute 2015eko San Antolin jaien egitaraua. Kale antzerkia izango da 19:00etan, eta, ostean, txokolate janarekin agurtuko dituzte festak.