Babes Ofizialeko Etxebizitzen eraikina
San Martin kaleko 9 eta 11. atarietako etxebizitzak dira, hain zuzen ere, zozkatuko dituztenak.
Interesa duten herritarrek eskari orri bat bete beharko dute eta hori irailaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dute Berh@z bulegoan. Eskari orri hori, udalaren webgunean aurki daiteke (www.bermeo.eus) edota Berh@z bulegoan bertan.
Informazio gehiagorako Berualak Andra Mari kaleko 22. atarian dituen bulegoetara jo ahal da, 94-617 91 73 telefono zenbakira deitu edota beruala@bermeo.org helbide elektronikora idatzi.